Arabako Francisco de Vitoria Ikastetxe Ez-estataletako Ikasleen Guraso Elkarteen Federazioa (FAPACNE) 1979an sortu zen, Arabako 20 ikastetxetako Guraso Elkarteen eta 20.000 familiaren interesak babesteko.

Urte hauetan guztietan lan mardula egin ondoren, gaur egun hasierako printzipio berberei eusten die: irakaskuntza askatasunaren eta kalitatezko hezkuntzaren defentsa.

Federazioak Arabako itunpeko ikastetxeetako Guraso Elkarteakbiltzen ditu, eta elkarte horiek, organo aholku-emaile, gisa, FAPACNEren aginte organo gorena den Batzar Nagusia eratzen dute.

Zuzendaritza lurralde osoko ikasleen gurasoen (20.000 familia) ordezkaritza gorena da administrazio publikoen aurrean, eta Batzar Nagusiak, Federazioaren Estatutuek eta indarreko legediak ezarritako arauetan oinarritzen du bere jarduera.

FAPACNE harremanetan dago beste erakunde batzuekin, bere helburuak eta interesak babesteko, eta egitura instituzional bat eratzen dute guztien artean, Arabako ikasleen gurasoen interesak aldezten dituena, EAEko Administrazioaren eta Europar Batasuneko agintari eta erakundeen aurrean.